Arkitektura

"Egungo egoerak bultzatuta, barruko espazioek garrantzia hartuko dute"

Eraikuntza gehigarria 2021ko mar. 30a, 11:03

Jendearen araberako lanak egiten ditu Mariasun Erdozia arkitekturak. 

Emakume ekintzaileek proposamen berriekin aurrerapauso bat eman dutela dio. 

Zer lan mota sartzen zaizkizu orokorrean?
Denetarik, jendearen beharren arabera: txosten teknikoak, efizientzia energetikoaren ziurtagiriak, berrikuntza partzialak: Teilatuen zaharberritzeak isolamendua hobetzeko; hobekuntza energetikoa, eta obra berria eta baita aktibitate proiektuak ere.

2020 urtetik hona sartu diren lanen artean alderik bai?
Bereziki nabarmenduko nuke emakume ekintzaileek aurrerapauso bat eman dutela proposamen berriekin, eta poz handia izan da haiek ni kontuan hartzea beraien proiektuen parte izateko.

Zeintzuk dira herritarrek dituzten lehentasunak gaur egun?
Etxeak zaharberritzeko garaian lehentasuna hobekuntza energetikoa eta irisgarritasuna da orokorrean, eta egoera honekin baita etxearen malgutasuna hobetzea ere asko baloratzen da. Obra berrietan, erosotasuna eta estetikaz gain, autosufizienteak izatea da lehentasuna.

Etorkizunerako erronkak arkitekturari dagokionez?
Egungo egoerak bultzatuta, barruko espazioek garrantzia hartuko dute: tamaina, argitasuna... denbora gehiago pasatzen dugu etxean, jende askok etxetik egiten du lan, eta espazio hauek osasuntsuak izateak gero eta garrantzia handiagoa du, etxea ondo aireztatua egotea ezinbestekoa da bai energetikoki nola osasun aldetik ere.