Zabalarena argitu gabeko kasua da

Guaixe 2021ko api. 2a, 10:59

ETAko kidea hilik agertu zela 24 urte bete ziren ostiralean eta ekitaldia egin zuten.

Ostiralean 24 urte bete ziren Josu Zabala Salegi etxarriarra hil zela. Mendizale batzuek opatu zuten Zabala zenaren gorpu hila Debako Mendata puntan. Bularrean tiro bat zuen eta aldamenean pistola bat zegoen. Familiak ez du sekula onartu bertsio ofizialak zabaldutako suizidioaren tesia. Sortuk “egia argitara” ateratzeko eskatuz ekitaldia antolatu zuen plazan larunbatean. 

1997ko martxoaren 23an Bilbok Korrikaren akabera festa hartu zuen. Zabalak Bizkaiko hiriburuan hitzordua zuen eta egun hartan desagertu zen. Autopsiaren arabera hiru egun geroago hil zen, 26an. Zabalaren gorpua, esan bezala, Debako Mendata puntan agertu zen. Gerora ETAk ohar bidez jakinarazi zuen Zabala erakundeko kide zela eta bahitu egin zutela. ETAk Zabalaren heriotzaren ardura Espainiako Estatuko Segurtasun Indarrei leporatu zien