Udalak administrari-ofizial lanean aritzeko izangai zerrenda osatuko du

Guaixe 2021ko api. 19a, 10:57
Etxarriko etxe handia.

Oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez osatuko da zerrenda.

Etxarri Aranazko Udalak administrari-ofiziala izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangai zerrenda bat sortzeko deialdia egin du. Interesa dutenek hilaren 23ra arte aurkeztu ditzakete beraien eskaerak Etxarri Aranazko udaletxean.