COVID-19n gaitzaren zabalkundeari aurre egiteko Etxarri Aranatzen perimetro itxiera ezarria dago apirilaren 15az geroztik, eta hala segituko du maiatzaren 6ra arte. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladako (EGA) kideek azaldu dutenez, “hori aitzakia harturik, aste hauetan herrian bizi izan dugu polizia presentzia itogarria izan da: poliziak non nahi, kontrolak, jarraipenak…” Egoera hori “salatzeko” EGAk kontzentrazioa deitu du Alde hemendik lelopean.