"Ezin izan da", Liburuaren eguna bertan behera

Guaixe 2021ko mai. 6a, 10:18

Bihar, maiatzaren 7an, ospatzekoa zen Etxarri Aranazko Liburuaren eguna, baina pandemiaren egoeragatik bertan behera uztea erabaki dute.

Liburuaren nazioarteko eguna apirilaren 23an izan zen, eta egun bat lehenago Etxarri Aranatzen ekimen berria antolatu zuten. Lehenengo aldiz liburuak kalera aterako zituzten, ipuin kontalaria egonenen zen eta herriko idazleak haien liburuak saltzen eta sinatzen egonen ziren. Baina osasun krisaldiagatik herria perimetralki itxi zuten, eta Liburuaren eguneko ekimenak atzeratzea erabaki zuten. Data berria bihar, maiatzaren 7an, ostirala, zen. Baina azken orduan eta osasun krisialdiaren garapena ikusita, bertan behera uztea erabaki dute.