Osasun sistema publikoaren aldeko mezu bilduma

Guaixe 2021ko mai. 10a, 09:21

Panelean mezua idazten. Argazkia: @andermgt

Horixe egin nahi dute osasun etxearen parean jarritako panelaren bidez.

Nafarroako Osasun Plataformak Osasun etxea zaindu leloa duten kontzentrazioak deitu ditu asteazkenero osasun etxeen parean. Etxarri Aranatzen ere astero halako bilkurak egiten dituzte. Baina han biltzen direnek ere beharrezkoa jo dute osasun publikoaren aldeko defentsa beste modu batez ere egitea, asteazkenetan joan ezin direnek parte hartzeko, esaterako. Horregatik, eraikinaren sarreran panel bat jarri dute eta nahi duenak esaldi edo mezu baten bidez bere babesa adierazi diezaioke osasun etxeari eta bertan ari diren langileei. 

Plataformatik gogorarazi dute asteazkenean,11:00etan, kontzentrazioa eginen dela. Eta hilaren 15ean, Iruñean, osasun publikoaren aldeko manifestazioa izanen dela.