Aizkora

Goizeder Beltzak Urrezko Banakakoari ekingo dio

Guaixe 2021ko mai. 7a, 10:00

Larunbatean lehiatuko da Lekunberrin, txapelketako 3. jardunaldian, beste 8 aizkolarirekin batera

Asteburuan Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko 3. jardunaldia jokatuko da Lekunberrin, 17:30ean. 9 aizkolari lehiatuko dira, tartean Goizeder Beltza etxarriarra. Beltzarekin batera Mikel Agirre, Beñat Amade, Txomin Amundarain, Jon Esnal, Ruben España, Borja Fernandez, Marco Nevado, Julen Olano, Luis Polanco, Ibai Soroa eta Jon Telletxea ariko dira. Lehenengo hirurak sailkatuko dira. 

Goizeder Beltzak Binakako Aizkolari Txapelketako txapeldunordea da, Hodei Ezpeletarekin batera, eta orain Banakakoan murgilduko da.