Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 80 ikasle sartu dira konfinamenduan azken 24 orduotan . Horiekin 1.260 dira beraien etxeetan bakartuta dauden ikasleak, guztien artean %2,03. Bizikidetza-gela egonkorrei dagokionez, 38 ikastetxetako 67 ikasgeletako kideak daude bakartuta, guztira %1,92. Etxean isolatu behar izan duten ikasleen artean daude Etxarri Aranazko San Donato eskolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 23 ikasle.