Koronabirusa Sakanan

Perimetro itxierak segituko du

Guaixe 2021ko mai. 12a, 12:14

Burundabide kalean etxarriarrak eta, urruti, errepidea mozten duen hesia.

Positiboen intzidentzia oraindik oso handia da.

Covid-19 gaitzaren epidemiologia egoerak ez du hobera egin Etxarri Aranatzen. Horregatik, osasun agintariek herriaren perimetro itxiera mantentzea erabaki dute, gaitzaren zabalkundea saihesteko. Etxarri Aranatzen perimetro itxiera apirilaren 15etik dago indarrean. Herrira sartzeko eta ateratzeko mugak dakartza berarekin perimetro itxierak. Gainontzeko neurriak, Nafarroako berberak dira. Udalak jakinarazi duenez, tabernetako terrazak 01:00etan itxi beharko dira.

Neurriak

  1. Herritik sartzea eta ateratzea debekatuta dago.
    • Salbuespenak: osasun arrazoiak, lan edo lege arloko betebeharrak, hezkuntza arrazoiak, ohiko bizilekura bueltatzea, zaintza behar dutenei arreta ematea, finantza eta aseguru entitateetara edo erregai zerbitzuguneetara joatea, azterketa edo proba ofizialak egitea, baimendutako kirol txapelketak. 
  2. Ziurtagiriak behar dira baimendutako sarrera eta irteerak egiteko. Zentro eta erakundeetan eskuratu behar dira.
  3. Etxetik ateratzeko aukera dago.
  4. Espazio publikoetan gehienez sei pertsona bildu daitezke.
  5. Etxeetan bizikideka bakarrik elkartu daitezke.
  6. Taberna barrualdean ezin da kontsumitu, terrazetan bakarrik.
Erlazionatuak