Koronabirusa Sakanan

Etxarri Aranazko perimetro itxiera gauerdian bukatuko da

Guaixe 2021ko mai. 13a, 12:23

Etxarriarrak plazan. Artxiboa.

Osasun arduradunek epidemiologia datuak ez direla onak esan dute, eta neurriak jarraitzeko eskatu dute. 

COVID-19 gaitzak eragindako kutsatze maila altuagatik perimetro itxiera ezarri zioten Etxarri Aranatzi apirilaren 15ean. Nafarroako Osasun Zerbitzuko arduradunek Etxarri Aranazko Udalari jakinarazi diote gauerdian perimetro itxiera kenduko dutela. Hala ere, bai Osasunbideak baita Etxarri Aranazko Udalak ere etxarriarrei gogorarazi diete oraindik ere koronabirus kutsatze ugari daudela eta prebentzio neurriei eusteko.