Txirrindulari tropel profesionala Sakanan barna ikusteko aukera izan zen Euskal Bizikletari esker. Elgoibar eta Etxarri Aranatz arteko 2. etapa Simoni Biascik irabazi zuen eta Alessandro Bertolinik zuen lidergoa. Hurrengo egunean tropelak Lakuntza eta Ondarroa arteko ibilbidea egin zuen. Lasterketa Sakanara ekartzeaz eta guztia behar bezala antolatzeaz arduratu ziren Aralar txirrindulari taldea eta Lakuntzako eta Etxarri Aranazko udalak.