XX. Nafarroako odol-emaileen festa hartu zuen Etxarri Aranatzek. Odol emaileek trikitilari, gaitari, txaranga eta abesbatzaren emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten. Nafarroako odol emaileen Adona elkartearen urteko batzarra ere egin zen. Alberto Munarriz presidenteak esan zuenez, aurreko urtea "positiboa" izan zen. Odol emaile berriak egiteko beharra ere azpimarratu zuen. Frontoian 700 pertsona bildu ziren bazkaltzera eta handik jasota, 18:00etan, aizkora apustua izan zuten.