Berrikuntza lanak egiteko udalak 18 milioi pezetako (108.182,2 euro)inbertsioa egin ondoren, igerilekuak garagarrilaren 29an zabaldu zituzten. Eta, aldi berean, haren ondoan dagoen kanpina mustu zuten. Kanpatzeko tokiez aparte 60 pertsonarendako aterpetxea eta autokarabanendako 27 plaza zituen. Guztira 250 pertsona sartzen ziren kanpinean. Harrera, errelekua, haurrendako parkea eta komunak ere bazituen. Kanpinaren kudeatzailea Floren Vicente olaztiarra zen.