Futbola

Irati Igoaren urrezko bi golak

Guaixe 2021ko mai. 18a, 12:30
Mulierko alineazioa, Oiartzunen kontrakoa. Tartean dago Irati Igoa. Argazkia: Mulier.

Mulierrek 2 eta 0 irabazi zion Oiartzuni Irati Igoa etxarriarrak sartutako bi golei esker, eta 1. Maila Nazionalari eusteko borrokan jarraitzea lortu du

Espainiako 1. Nazional Mailako 2A multzoan jokatzen du Mulier taldeak, eta talde nafarra kategoriari eusteko borrokan dago murgildua. Asteburuan Oiartzun taldearen kontra aritu zen, eta partida goitik behera dominatu zuten nafarrek. Irati Igoa etxarriarra izan zen protagonista nagusia, berak sartu baitzituen Mulierren bi golak. 2 eta 0 irabazita, 1. Nazional mailari eusteko borrokan aurrerapauso handia eman du taldeak. Liga despeditzeko hiru jardunaldi geratzen dira eta, nahiz eta zaila izan, Mulierrek mailari eusteko aukerak baditu.