Etxarriko haurran egune bueltan

Guaixe 2021ko mai. 25a, 10:08
Haurrak Etxarri Aranazko parkan. ARTXIBOA

Egoerara egokitutako egitaraua prestatu du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak maiatzaren 29rako, larunbaterako: erakusketa, ipuin kontalaria eta play back izanen dira.

2021k Haurran egune eginen dute maiatzaren 29an, larunbatean, 11:30etik aurrera, Etxarri Aranazko plazan. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako ekimena da, eta pandemia dela eta, egitaraua egoerara egokitu dute: 11:30etik aurrera euskal mitologiaren inguruko erakusketa egonen da plazan, ondoren, 12:30ean, Xabier Artieda ipuin kontalari etxarriarraren emanaldia izanen da eta egunarekin amaitzeko, 18:00etan, Play Back lehiaketa izanen da. 

Egitaraua

  • 11:30
    Euskal Mitologian inguruan erakusketa
  • 12:30
    Xabier Artieda ipuin kontalaria
  • 18:00
    Play Back