Nafarroko Gobernuak jakinarazi duenez, 64 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan. Horiekin 643 dira gaur egun beren etxeetan isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 1,04. Gelaka, 34 gela konfinatu daude 24 ikastetxetan, hau da, guztizkoaren % 0,97.
Etxean isolatu dituzten azken 68 ikasleetatik 38 sakandarrak dira: Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolako Haur Hezkuntzako lau urteko 13 ikasle, lau urteko haur hezkuntzako 12 ikasle eta Etxarri Aranazko Sakanako DBHko lehen mailako 13 ikasle .