Paleta goma

Irati Igoa, 'Pilota eta Emakumea' batzordearen jaialdiko aurkezpeneko jaialdian

Guaixe 2021ko mai. 28a, 11:50
Argazkia: Unai Beroiz.

Nafarroako Pilota Federazioak 'Pilota eta Emakumea' batzordea sortu berri du. Aurkezpen gisa, gaur, ostirala, pilota jaialdia antolatu du 17:00etatik aurrera eta bertan Irati Igoa Sesma palistak parte hartuko du

Nafarroako Euskal Pilota Federazioan 227 emakume daude federatuta. Kopuru garrantzitsua da, zalantzarik gabe, eta emakumezkoek pilotan duten garrantzia horri aitortza eginez, federazioak Pilota eta Emakumea izeneko batzordea sortu du, Andrea Lusarreta pilotari eta entrenatzaileak gidatuko duena. Helburua emakumezkoen pilota eta erreminta sustatzea eta promozionatzea da. 

Pilota eta Emakumea batzordearen sorrera aurkezteko, Nafarroako Pilota Federazioak gaur, ostirala, 17:00etan, emakumezkoen jaialdia antolatu du Labriten. Zesta punta, esku pilota eta paleta goma partidak izango dira. Hain zuzen ere, paleta goman, Irati Igoak Espinalekin osatuko du bikoa, Murilloren eta Ardanazen kontra jokatzeko. 

Igoa eta Murillo Espainiako Trinkete Txapelketako finalerdietan
Irati Igoa etxarriarrak Uxue Murillorekin osatu du bikotea Espainiako Trinketeko Paleta Gomako Txapelketan eta hasierako ligaxkan lanak ongi egin dituzte, finalerdietarako sailkatu baitira. Larunbat goizean, 9:00etan, Mendillorrin jokatuko dute finalerdia, Irazustabarrenaren eta Arrietaren kontra.