Egoerara egokitutako Euskal Astea

Guaixe 2021ko mai. 31a, 09:56
2019ko Euskal Astea. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatuta Euskal Astea ospatuko dute egunotan. Larunbatean haurren egunarekin hasi ziren, eta astean zehar hainbat ekimen izanen dira. 

2021eko Euskal Astea ospatzen ari dira Etxarri Aranatzen. Larunbatean Haurran egune ospatu zuten, eta aste honetan hainbat ekimen antolatu dituzte; besteak beste, film emanaldia, kontzertu akustikoak eta herri apainketa. Euskal Astearen festa larunbatean izanen da, egun osoan zehar ospatuko dutena. 

Euskal Astie 2021 egitaraua

  • Asteartea 1
    18:30, gaztetxean

    Gartxot filmaren emanaldia
  • Osteguna 3
    19:00, plazan
    Talka taldearen kontzertu akustikoa
  • Ostirala 4
    17:30, gaztetxetik hasita

    Herri apainketa
  • Larunbata 5
    Euskal festa
    • 11:30, plazan
      Herri Kirolen inguruko erakusketa, 
    • 12:30, frontoian
      Txupinazoa eta muralaren mustutzea
    • 13:00, gaztetxean
      Duxi omenaldia
    • 18:00, gaztetxe gaineko terrazan
      Bingoa