Idazketa tailerra hizkuntza sustatzeko asmoz

Guaixe 2021ko mai. 31a, 09:00
Idazketa tailerra Etxarri Aranazko kultur etxean eginen da. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko udalak 'Geuretik sortuak' proiektuan parte hartuko du. Proiektuaren barruan idazketa tailerra eginen dute larunbatean, ekainaren 5ean, kultur etxean, Yolanda Arrietarekin

Yolanda Arrieta idazlea Etxarri Aranatzen egonen da Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortua proiektuaren barruan. Proiektuaren helburua hizkuntza eta kultura sustatzea da. Idazlearen bisita baliatuz udalak idazketa tailerra antolatu du larunbatean, ekainaren 5ean, 10:00etatik 13:00etara, kultur etxean. Idazteko interesa duten etxarrierrek 676432649 telefonoan izena eman behar dute.