Mendi lasterketak

Triku Trailerako 250 tokiak, beteta

Guaixe 2021ko eka. 1a, 12:35

Ekainaren 27an jokatuko den Etxarri Aranazko mendi lasterketak harrera ezin hobea izan du. Soilik itxaron zerrendan eman daiteke izena

Ekainaren 27an jokatuko da Triku Trail mendi lasterketa. Goizeko 9:30ean abiatuko da, Etxarri Aranazko kanpina irteera eta helmuga dituela. Etxarri Aranazko paraje zoragarrietatik barna gauzatuko den lasterketak 21 km izanen ditu, eta 1.400 metroko desnibel positiboa. Jakina, eskatutako osasun arau guztiak zorrotz beteko dira.

Agortuta
Mendi korrikalariak lasterketetan aritzeko gogotsu eta irrikaz daudela agerikoa da. Maiatzaren 24an zabaldu zen izena ematea, eta 20 minutu inguruan agortu ziren antolakuntzak zehaztutako 250 tokiak. Gehienezko kopurua hori denez, itxita geratu da izena ematea. Soilik itxaron zerrendan eman daiteke izena (www.rockthesport.com).