Trinketea

Irati Igoak eta Uxue Murillok ezin izan dute finaletara sailkatu

Guaixe 2021ko eka. 3a, 12:30
Ostiralean Nafarroako Pilota Federazioak Pilota eta Emakumea Batzordea antolatzeko jaialdia, Labriten. Argazkia: Nafarroako Pilota Federazioa.

Finalerdietan Murilloren eta Ardanazen kontra galdu egin zuten

Irati Igoa etxarriarrak Uxue Murillorekin bikotea osatuta parte hartu du Espainiako Trinketeko Paleta Gomako Txapelketan, Nafarroa ordezkatuz. Hasierako ligaxkan lanak ongi egin eta gero, finalerdietarako sailkatu zen bikotea, baina larunbatean Mendillorrin Irazustabarrenaren eta Arrietaren kontra (Nafarroa) jokatutako finalerdian galdu egin zuten. 

Labriteko jaialdia
Bestalde, ostiralean Labriten Nafarroako Euskal Pilota Federazioak “Pilota eta Emakumea” sortu berri duen batzordea aurkezteko antolatu zen jaialdian, paleta goman, Uxue Murillok eta Maider Ardanazek 25 eta 10 irabazi zieten Amaia Espinali eta Irati Igoari.