Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du pandemiagatik aurten ere ez duela ezer antolatu San Kiriko eta San Adrian egunetarako. Hilaren 13an eta 16an udal taldea eta txistulariak herriko kaleetan barna ibiliko dira eta buelta bukatzean, plazan, kintoek dantzaki sinbolikoa dantzatuko dute. Etxarri Aranazko Udalak igande eguerdian 2019an eta 2020an jaiotako etxarriarrei festetako zapia oparituko die. San Adrian egunean, berriz, udaleko langileek plazan fritada, haragi gisatua, prestatuko dute. Tokia bezala, banaketa ere, desberdina izanen da, etxera eramateko ontzitan besterik ez baita banatuko. Etxarri Aranazko Udalak arduraz jokatzeko eta elkar zaintzeko deia egin du.