Dantza emanaldia plazan

Guaixe 2021ko eka. 10a, 09:36

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleen emanaldia izanen da larunbatean, ekainaren 12an, Etxarri Aranazko plazan, 18:30ean eta 19:30ean.

Larunbatean, ekainaren 12an, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantzariek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Etxarri Aranazko plazan. Ikasleen adinaren arabera banatuta bi saio egonen dira: 18:30ean haurrak ariko dira eta 19:30ean gazte eta helduak.