Heavy-bluegrass kontzertua Etxarrin

Guaixe 2021ko eka. 18a, 13:27

Moonshine Wagon taldea. ARTXIBOA

Moonshine Wagon taldearen emanaldia izanen da igandean, ekainaren 20an, 19:30ean, Etxarri Aranazko plazan

Moonshine Wagon taldea ez da nolanahiko taldea. Heavy-bluegrass estiloa jotzen dute, eta kalean joatzen hasi zen lagun talde bat da. Publikoaren onespena jaso zuten, eta ongi pasatzeko bezala hasi zenez, handitzen joan ziren eta Europatik eta Amerikatik birak egin dituzte modu autogestionatuan Wagon deitutako autokarabana batean. Biolina eta mandolina, gitarra eta kontrabaxua jotzen dute eta kontzertuak umoreagatik desberdintzen dira ere. Igandean, ekainaren 20an, 19:30ean, Etxarri Aranazko plazan geldialdia eginen dute.