Militarrak pasan

Guaixe 2021ko eka. 21a, 14:25

Militarren konboia. ARTXIBOA

Burundarantz zihoazen, errepide zaharrean ikusi dituzte.

Etxarri Aranatz eta Bakaiku lotzen dituen NA-2410 errepidean militarren konboia ikusi berri dutela adierazi dute. Bi kamioik tanketa bana eramaten zuten eta segizioa orotariko ibilgailu batek ixten zuela jakinarazi dute. Bakaikurako bidean zihoazen ibilgailuak. 

Militarren bisitak
Data Non ikusi Norantz Militar kopurua
2021-06-21 Etxarri Aranatz Bakaikuratz Bi kamioi tanketak eramaten eta orotariko ibilgailua.
2021-06-02 Ziordia   Hainbat ibilgailu herritik pasatu ziren.
2021-04-29 Urbasa Tuneletik gertu Militarrak maniobrak egiten. Sasien artean manta batzuekin estalita. Hummerren teilatutan igota, agurtzen. Panpin gorriak tiroak botatzeko prest, zinta txuri gorriak jarrita. Aurretik abixurik gabe.
2021-04-28 Dorrao Lizarragako porturantz 8 kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen beste bat.
2021-04- Dorrao Lizarragako porturantz ---
2020-09-10 Unanu Beriain 3 kamioi eta bi jeep
2020-09-09 Unanu Beriain ---
2020-09-01 Unanu Beriain 40tik gora
2020-08-25 Unanu Beriain 40tik gora
2020-07/08 Unanu Beriain 40tik gora
2019-10-03 Uharte Arakil Beriain 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu
2019-06-03 Irurtzun Herri inguruan ---
2018-04-20 Etxarri Aranatz Aralar 20 bat
2018-04-16 Lizarragako portua Andia 80 bat
2017-05-31 Unanu/ Arbizu Ondatz / Beriain 20 bat
2017-02-15 Sakana erdialdea Urbasa 20 bat
2017-01-17 Altsasu Urbasa 20 bat