Udalak aldi baterako idazkari lanpostua bete nahi du

Guaixe 2021ko eka. 22a, 11:17

Etxarri Aranazko udaletxea eta herriko armarria.

Deialdia egin du eta garilaren 7ko 14:00ak arte aurkeztu daitezke eskabideak.

Etxarri Aranazko Udalak idazkaritza lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia onartu du. Udalak jarritako baldintzen artean dago, besteak beste, hautagaiek lizentziatura bat izatea eta euskara jakin beharra (C-1 titulua edo baliokidea izan behar ditu). Eskabideak aurkezteko epea garilaren 7ko 14:00etan despedituko da, erregistroan pertsonalki aurkeztuz gero, eta egun bereko 23:59an, eskabidea egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuz gero. Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko: udal web orrian www.etxarriaranatz.eus, udal bulegoan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan daude.