La Topadorak udako programari hasiera emanen dio

Guaixe 2021ko eka. 28a, 11:16
La Topadora taldea. ARTXIBOA

Ostegunean, uztailaren 1ean, rock taldearen kontzertua izanen da, 21:00etan, Etxarri Aranazko plazan. Udarako hamaika ekitaldi antolatu ditu udalak. 

Etxarrin uda biziz leloarekin hainbat ekimen antolatu ditu Etxarri Aranazko Udalak, herriko festen ordez. Lehenengo emanaldia ostegunean, uztailaren 1ean, 21:00etan, plazan izanen da. La Topadora taldeak kontzertua eskainiko du. Luisillo Kalandraka musikari etxarriarra taldeko kidea da, eta 2020ean kaleratu zuten lehenengo diskoa. Ekitaldietarako gonbidapenak ikuskizun bakoitzari dagokion asteko astelehenean har daitezke udaletxean. 

Etxarrin uda bizi 2021

  • Garilak 1
    La Topadora
  • Garilak 6
    Zinema: Tom eta Jerry
  • Garilak 7
    Orientazio ginkana
  • Garilak 14
    Scape room
  • Garilak 15
    Mikel Urdangarin
  • Garilak 20
    Zinema: Dardara
  • Garilak 29
    Nikotina eta Xsakara
  • Garilak 30
    Pilota partida profesionalak
  • Agorrilak 12
    Gozategi
  • Agorrilak 19
    Beietz!
  • Agorrilak 26
    Puro Relajo
  • Irailak 9
    Antton Telleria eta Joxe Aldasoro
  • Irailak 10
    Xabier artieda Heroes
  • Irailak 13
    Porrotx eta Marimotots
  • Irailak 23
    Skabidean