Plazarako pausoa

Guaixe 2021ko uzt. 5a, 13:36

Artisau eta ekoizleak jendaurrean beraien produktuak erakusteko aukera izan zuten atzo.

Zaharberritze lanak zuzenean ikusi, arropa egileekin zuzenean hitz egin haien tailerrez eta sortze prozesuez, ekoizleei barazki eta esnekien inguruko galderak egin, egurrezko jostailuak probatzeko aukera izan, ukenduen propietateak ezagutu… horretarako eta gehiagorako eman zuen atzoko goizak Etxarri Aranazko plazan. 15 ekoizlek eta artisauk beraien ekoizpenak jendaurrean jarri zituzten goizetik eguerdira. Jende poliki bildu zen salmahaien inguruan, gutxiago goizean, baina eguerdi partean gehiago. Pandemia hasi zenetik artisauak eta ekoizleak hartzen zituen ibarreko aurreneko azoka zen atzokoa. Bezeroekin zuzeneko tratua izatea eskertu zuten artisauek eta ekoizleek. 

Erlazionatuak

"Azoka segurua da"

Guaixe Irratia 2021 uzt 01 Etxarri Aranatz