Atzo III. Larrate Trail mendi lasterketa jokatu zen Zarrakaztelun, bi distantziatan: 22 km eta 10 km.
Proba luzean Hodei Lujanbio goizuetarra gailendu zen (1:33:32), Ibai Makazagari 5 minutu pasa atera eta gero (1:38:42). Gaizka Angulo irurtzundarra 83. sailkatu zen (2:35:18). Emakumezkoetan Maria Rebeca Mariño (1:55:27) izan zen txapelduna.
Distantzia laburrean borroka oso estua izan zuten Beste Iruñako Asier Estarriaga Navarro etxarriarrak eta Thibaut Bertrandek (Txurregi). Azkenean etxarriarrak lortu zuen gailentzea (46:55), 3 segundoren aldearekin. Emakumezkoetan, Teruel taldeko Ascension Bergües izan zen azkarrena (1:00:13).