Mikel Urdangarin Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko uzt. 13a, 10:14
Mikel Urdangarin abeslaria. UTZITAKOA

Etxarrin uda bizi programaren barruan musikariaren emanaldia izanen da ostegunean, uztailaren 15ean, 21:00etan, plazan. Gonbidapenak udaletxean har daitezke. Asteazkenean prebentzio zerbitzuak antolatutako escape room-a izanen da Etxarrin.

Mikel Urdangarinek kaleratu zuen Haitzetan lehenengo diskotik, azkenekora, Izurdeen Lekua, 25 urte pasa dira. 25 urte musikaren munduan, eta urteurrenen laguna ez bada ere, urtero ez da mende laurdena oholtzaren gainean ospatzen. Uztailaren 15ean, ostegunean, 21:00etan, bere azken lana (Izurdeen lekua) aurkeztuko du Etxarri Aranazko plazan. Kontzertu berezia izanen da, izan ere, orain arte diskoaren aurkezpen emanaldiak aretoetan egin ditu. Kontzerturako gonbidapenak udaletxean har daitezke. 

Mikel Urdangarin abeslariak Etxarrin uda bizi 2021 programaren barruan iritsiko da Sakanara. Etxarri Aranazko udaleko k ultur zerbitzuak festen ordezko egitarau oparoa antolatu du udarako. La Topadora taldearekin hasi zen eta dagoeneko udako zinema eta orientazio ginkana izan dira ere. Mikel Urdangarinen aurretik prebentzio zerbitzuen escape room-a izanen da egunean zehar kultur etxean. Tramankuluk osatuko du proben bidezko jokoa. 

Etxarrin uda bizi 2021

  • Garilak 14
    16:30 / 18:00 / 19:30, kultur etxea

    Gazteentzako scape room
  • Garilak 15
    21:00, plaza

    Mikel Urdangarin
  • Garilak 20
    22:00, plaza

    Zinema: Dardara
  • Garilak 29
    21:00, plaza

    Nikotina eta Xsakara
  • Garilak 30
    Pilota partida profesionalak
  • Agorrilak 12
    21:00, plaza

    Gozategi taldearen kontzertua
  • Agorrilak 19
    21:00, plaza

    Beietz! taldearen kontzertua
  • Agorrilak 22
    18:30/19:00, plaza
    Xaibor taldearen kontzertua
  • Agorrilak 26
    21:00, plaza

    Puro Relajo taldearen kontzertua
  • Irailak 9
    21:00, plaza

    Antton Telleriaren eta Joxe Aldasororen bakarrizketak emanaldia
  • Irailak 10
    21:00, plaza

    Xabier artiedaren Heroes antzezlana
  • Irailak 13
    17:00 / 19:30, kultur etxea

    Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia
  • Irailak 23
    21:00, plaza

    Skabidean taldearen kontzertua