Pilota

Etxarri Aranazko pilota jaialdi profesionalerako sarrerak salgai

Guaixe 2021ko uzt. 20a, 10:45
Etxarri Aranazko jaialdian Ezkurdia Elezkanoren kontra ariko da aurreko kuadroetan.

Uztailaren 30ean Masters CaixaBank Torneoko hirugarren jardunaldiko partida bat hartuko du Euskalerriari pilotalekuak. Ezkurdiak eta Imazek Elezkano II.a eta Mariezkurrena II.a izanen dituzte aurkari. Sarrerak salgai daude, 20 eurotan, Etxarri Aranazko udaletxean

Udako Masters CaixaBank Torneoko hasierako ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida bat Etxarri Aranatzen jokatuko da. Uztailaren 30ean izanen da, ostiralarekin, 22:00etatik aurrera. Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Imazek Elezkano II.a eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari. 

Aurretik, binakako jaialdi batek zabalduko du jaialdia. Joanes Bakaikoa etxarriarrak Aretxabalearekin osatuko du bikoa, Salaberriaren eta Ladis Galarzaren kontra jokatzeko. 

Aipatu profesionalen mailako pilota jaialdi eder honetarako sarrerak salgai daude, 20 eurotan, Etxarri Aranazko udaletxean.