Lehiaketan 20 abesbatzak parte hartu zuten eta polifonia saria irabazi zuen Etxarri Aranazko abesbatzak. 48 ahotsez osatuta zegoen abesbatza eta Igor Ijurraren zuzendaritzapean aritzen zen. Eskuratu zuten saria milioi bat pezeta (6.010,12 euro) izan zen. Herria festetan zegoen eta pozez hartu zen saria. Torreviejatik bueltan abesbatzako kideek ere ederki ospatu zuten. Aurreko abenduan 25. urteurrena ospatu zuen abesbatzak.