Udalak herri lurren aprobetxamenduen enkante publikoa deitu du

Guaixe 2021ko uzt. 29a, 14:21
Basopokaleko zatia azienda ibiltzeko emanen du udalak. ARTXIBOA

Basopokalen Enneco gunea hartu behar zuen espazioa da emanen duena.

Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari segituz, Etxarri Aranazko Udalak erabaki du Enneco memoria gunerako bideratua zegoen lur zatiaren aprobetxamendua herritarren artean zuzenean esleitzea. Hura eskuratzen duen abeltzainak aziendaren bazkaleku gisa erabiltzeko aukera izanen du hamar urtez. Deialdian interesa dutenek agorrilaren 16ra arteko epea dute beraien eskaerak aurkezteko, beti ere, ordenantzan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten etxarriarrak badira.