Futbola

Osasuna Fundazioaren 3x3 Futbol Plaza Txapelketa hartuko du Etxarri Aranatzek

Guaixe 2021ko abu. 23a, 10:00

2019an Osasuna Fundazioak Etxarri Aranatzen futbol campusa antolatu zuenekoa. ARTXIBOA

Abuztuaren 24an jokatuko da, asteartearekin, 17:00etan, baina parte hartzaileek ordu erdi lehenago eman beharko dute izena

Etxarri Aranatzek, beste behin, Osasuna Fundazioak antolatutako 3x3 Futbol Plaza Txapelketa hartuko du. Etxarriko kanporaketa abuztuaren 24an jokatuko da, asteartearekin, 17:00etan, baina parte hartzaileek ordu erdi lehenago egin beharko dute izena ematea, plazan bertan. 

Kategoriak
Hainbat kategoriatan jokatuko da 3x3 Futbol Plaza Txapelketa: 3x3 Mistoa, hau da, gizonezkoek eta emakumezkoek osatutako hiruko taldeak, eta 3x3 Emakumezkoak, hiru emakumezkok osatutako taldeak. Bi adin tarteetan ezberdinduta egongo dira: lehena 8 eta 10 urte tarteko neska-mutikoak izango dira, eta bestea 10 eta 12 urte artekoa. Horretaz gain, penalti torneoa antolatuko du Osasuna Fundazioak. 

Txapeldunek garaikurra eta baloia jasoko dute, bigarrenek garaikurra eta Osasuna Fundazioko oparia, eta hirugarrenek garaikurra eta Osasunazale produktu sorta. Eta penalti txapelketako irabazleak trofeoa jasoko du.