Ibiltzen, presoen korapiloa erabat askatzeko

Guaixe 2021ko uzt. 30a, 10:48
Etxarriarrak presoen etxeratzea aldarrikatzen. ARTXIBOA

Euskal preso eta iheslariek etxerako bidea egiteko Sarek ibilian-ibilian dinamika martxan du. Haren barruan, gaur, hileko azken ostiraleko kontzentrazioaren ondoren, 20:30ean, erronka baten aurkezpena eginen dute eta, bihar, 20:00etan, manifestazioa.

Espetxe politikan aldaketak izan direla aitortu du Etxarri Aranazko Sarek: “urteetan kartzeletan iraun duen salbuespen legediaren oinarri nagusi izan den urruntze politika bukatzen ari da. Madrildik hegoalderako espetxeak euskal herritarrez hustu dira”. Aldaketa horiek “espetxe politikan beste etapa bat zabaltzeko momentua dela erakutsi dute”, Sareko kideen iritziz. Izan ere, “oraindik, presoen Euskal Herriratzeak urriak dira. Bide bat zabaldu da, eta horren akaberaraino ailegatzeko pausoak eman behar ditugu”. 

Sarekoek euskal presoei ezartzen zaien “salbuespen legedia atzean utzi eta legedi arrunterako bidea egin behar da, haien etxeratzea egia bihurtzeko”. Horregatik, bost eskaera egin dituzte: preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea; haiei gradu progresiorako bidea ahalbidetzea eta bereziki zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenei hirugarren gradua ezartzea; larriki gaixo dauden eta 70 urtetik gorakoak diren presoen etxeratzea; 7/2003 Lege Organikoren baitan zigortutako presoei legedi arrunta ezartzea eta zigorren batuketa egitea, aurrez betetako zigorrak birritan betearaztea ekidinez. Helburu horiek lortzeko bidean antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu Etxarri Aranazko Sarek herritarrak eta sakandarrak. 

Egutegia

  • Garilak 30, ostirala 
    20:30 Beyetz 1.231 km erronkaren aurkezpena eta auzatea. Etxarri Aranazko plazan. 
  • Garilak 31, larunbata
    20:00 Ibilian-ibilian, etxerako bidean! Eskualdeko manifestazioa. Etxarri Aranazko plazan. 
  • Irailak 11, larunbata 
    Beyetz 1.231 km erronka. Etxarri Aranazko plazan. 
  • Irailaren 29tik lastailaren 2ra
    Nafarroako itzulia. Etxarritik irailaren 30ean,13:00etan, pasako da. 


Etxarri Aranazko presoak 
Asier Karrera Arenzana
2000. urtean atxilotu zuten Bilbon.
gun Donostiako Martuteneko espetxean dago, 2. graduan.
urretik Soto del Real, Alcala de Henares, Valdemoro, Huelva, A Lama eta Dueñaseko espetxeak ezagutu ditu.
dingabeko 2 seme-alaba ditu. 
1 urte daramatza espetxean eta 30 urteko zigorra dauka, kondenaren erdia baino gehiago beteta duenez 3. graduan egotea dagokio, baina ez du ezta irteera-baimenik ere izan. 

  • Helbidea: 
    Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

Jon Gurutz Maiza Artola
1978an ihes egin zuen, eta 2007ko uztailan atxilotu zuten Rodezen (Frantzia). 43 urte daramatza bere sorterritik kanpo. Gaur egun Lannemezaneko espetxean dago (300km). Aurretik La Santé eta Saint Maur espetxeak ezagutu ditu. Preso gaixo larrien zerrendan dago, 71 urte izateaz aparte honako gaixotasunak dituelako: ikusmen zorroztasunaren galera (ezkerreko begiko erretina-askatzea berriki, eta eskuinekoa galera haurtzarotik), diabetes Mellitus-II, dislipemia, hipertentsioa eta fibrilazio aurikularra. 4 urte daramatza espetxean eta 20 urteko kartzela zigorra du Frantzian eta 3 estradizio eskaera Espainian. 

  • Helbidea: 
    Jon Gurutz Maiza Artola
    Lannemezan Centre Pénitentiaire
    Chemin de la Plaine
    B.P. 166.307 Lannemezan Cédex

Karlos Apestegia Jaka
1992. urtetik 2013. urtera arte preso egon zen eta 2018. urtean atxilotu zuten berriz Hernanin. Egun Donostiako Martutene espetxean dago, 2. graduan.
urretik Alcala Meco, Valdemoro, Herrera de la Mancha, Melilla, Malaga, Huelva eta Puerto de Santa Mariako espetxeetan izan dute. Espetxeratu zuten lehengo aldian 21 urte egon zen espetxean eta orain daramatza, 4 urteko zigorra dauka, eta, kondenaren hiru laurdenak aurten betetzen dituenez baldintzapeko askatasunean egon beharko litzateke.

  • Helbidea: 
    Karlos Apestegia Jaka
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

Luis Mariñelarena Garziandia 
2001. urtean atxilotu zuten Eibarren. Egun Dueñaseko espetxean dago (300km), 2. graduan. Aurretik Alcala de Henares, A Lama, Valdemoro, Villabona eta Curtiseko espetxeak ezagutu ditu 20 urte daramatza espetxean, eta 30 urteko zigorra dauka. Zigorraren erdia baino gehiago beteta duenez, hirugarren graduan egotea dagokio, baina ez du ezta irteera-baimenik ere izan. 

  • Helbidea: 
    Luis Mariñelarena Garziandia
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)


Juan Ramon Karasatorre Aldaz
1988. urtean El Salvadorrera joan zen eta 2001. urtean atxilotu zuten Frantzian, 33 urte daramatza sorterritik kanpo. Frantzian 12 urtez espetxeratua eta 2013. urtean Espainira eraman zuten. Zigor bikoitza betetzen ari da ez dizkiotelako bi Estatuetan betetako zigorrak batzen. Egun El Duesoko espetxean dago (200km) 2. graduan. Aurretik La Santé, Fresnes, Bois d’Arcy, Fleury Mérogis, Saint Martin de Re, Soto del Real, Alcala de Henares eta Castelló II espetxeak ezagutu ditu. 20 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka. Ez dizkiote kontatzen Frantziako espetxeetan emandako urteak, eta zigorraren laurden bat beteta dauka Españako espetxeetan; beraz, irteera-baimenak baimentzea dagokio, baina oraindik ez dizkiote baimendu. 

  • Helbidea:
    Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n
    39740 Santoña (Cantabria)

Unai Parot Navarro
1990. urtean atxilotu zuten Sevillan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko presoen artean espetxean urte gehien jarrian daraman presoa da. Egun Mansillako espetxean (370km) dago 2. graduan. Aurretik Puerto de Santa Mariako espetxean izan dute urte luzez. 21 urte daramatza espetxean eta 40 urteko kondena dauka. Zigorraren hiru laurdenak beteta dituenez, baldintzapeko askatasunean egon beharko litzateke. 

  • Helbidea:
    Unai Parot Navarro
    C.P. Leon Paraje Villahierro
    4210 Mansilla de Las Mulas (León)