Udalak hiru epaitza saldu ditu

Guaixe 2021ko ira. 1a, 11:01
Etxarri Aranazko ikuspegia Lizarragatik.

Haiengatik 206.750 euro eskuratu ditu. 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, salgai jarritako hiru baso aprobetxamenduak Maderas Larreta SM enpresak eskuratu ditu. Haiengatik 206.750 euro pagatuko ditu, udalak jarritako gutxieneko prezioa baino 47.193,05 euro gehiago. 2021 eta 2022 urteetarako baso ustiapen eta hobekuntza planaren barruan daude saldutako hiru epaitza. Aurrena Utzubar, Galardi, Elordiko zuloa eta Opolin dermioetan dago, eta bertako haritzez eta amerikar haritzez osatuta dago. Haiengatik enpresak 22.500 euro ordainduko ditu. Bigarren epaitza Osoin, Osoingo gaina, Osoingo zabala eta Sasibeltzan dago eta amerikar haritzek, pagoek eta bertako haritzek osatzen dute epaitza. Etxarri Aranazko Udalak epaitza 108.350 eurotan saldu du. Azken epaitza, berriz, Epele, Epeleko sarea eta Epelaundin dago, eta amerikar haritzez eta zenbait pagoz osatuta dago. Azken horren truke enpresak 75.900 euro ordaindu ditu.