Igandean, 12:00etan, Hirugarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketa hartuko du Mungiako Matxin plazak. Bederatzi aizkolari ariko dira, tartean Goizeder Beltza Igoa aizkolari etxarriarra. Berarekin batera Aritz Irazabal, Mikel Agirre, Unai Zabala, Urtzi Olasagasti, Andoni Iruretagoiena, Xuban Kañamares, Jon Telletxea eta Oier Larretxea lehiatuko dira, eta lehen bi postuetan sailkatzen diren aizkolariek lortuko dute final handirako txartela.
Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko erdibitu beharko ditu, hau da, 54 ontzako lau enbor.