Tresna zaharren bilketa

Guaixe 2021eko irailaren 6a

Etxarri Aranazko Udala tresna zaharren erakusketa prestatzen ari da, eta horretarako herritarrek etxean dituzten tresnak bildu nahi ditu. 

Etxeko, baratzeko, soroko eta abarreko tresna zaharren erakusketa eginen du Etxarri Aranazko Udalak plazan, eta erakusketa antolatzeko herritarrek etxean gordeta dituzten tresnak jasoko ditu hilaren 24ra arte, kultur etxean, 18:00etatik 19:30era. Tresna guztiak izendatuko dituzte eta erakusketaren ondoren jabeei itzuliko zaizkie.