Igandean Euskal Herriko hirugarren Mailako Aizkora Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Mungian. Bederatzi aizkolari lehiatu ziren, final handirako jokoan zeuden bi txartel jokoan zituztela. Goizeder Beltza Igoa etxarriarrarekin batera, Xuban Kañamares, Andoni Iruretagoiena, Aritz Irazabal, Jon Telletxea, Unai Zabala, Urtzi Olasagasti, Oier Larretxea eta Daniel Lopez aurkeztu ziren kanporaketara, eta bakoitzak lau kanaerdiko erdibitu behar izan zituen.
Lehia oso estua izan zen, baina Xuban Kañamaresek aurrea hartu zuen eta lanak egiten azkarrena izan zen (9:56). 43 segundo atera zizkion Andoni Iruretagoienari (10:39), eta biek lortu zuten final handirako txartela. Goizeder Beltza 5. sailkatu zen (12:04), eta ez du finalerako txartelik lortu.