Futbola

Etxarrik ezin izan zuen Injerto eutsi

Guaixe 2021ko ira. 13a, 12:00

Preferente Maila. Lehen multzoa: Injerto 5 – Etxarri Aranatz 1

Aurreko denboraldian jokatu gabe egon ondoren, 2021/2022 denboraldian atzera ere zelaira itzuli da Etxarri Aranatz taldea eta asteburuan Injerto taldea izan zuen aurkari Berbinzanan. Partida hasi eta berehala, 5. minutuan, Altzelaik Etxarri Aranatz aurreratu egin zuen, baina Injertok ongi erantzun zuen eta partidari buelta ematea lortu zuen. Atsedenaldirako bi gol sartu zituen Berbinzanako taldeak, eta 2. zatian beste hiru gol egin zituzten. Horrela garaipen sendoa lortu zuen Injertok, eta Preferente Mailako 1. multzoko lehen liderra da. Etxarri Aranatz azkena dago sailkapenean, 18. postuan. 

Datorren jardunaldian Etxarri Aranatzek Bidezarra taldea hartuko du, San Donato Zelaian.