San Donato zelaiak Etxarri Aranatzek etxean jokatzen duen lehen partida hartu zuen asteburuan, eta aurreko urteko geldialdiaren ondoren, gustura itzuli ziren euren zelai jokora jokalari gorritxoak. Noaingo Bidezarra taldea hartu zuten, eta partida polita eskaini zuten bi taldeek.
Lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak. Jokaldi politak sortu zituzten, bi taldeak ongi aritu ziren eta futbol ederraz gozatzeko aukera izan zuten Etxarrin bildutakoek, gol aukera ugarirekin batera. Baina baloia ez zen kontrako atean sartu.
Bigarren zatian egoerak berdintsu jarraitu zuen. Bi taldeek ongi jokatu zuten, aukerak sortu zituzten, baina partida husnako berdinketarekin despeditu zen. Horrela, denboraldiko lehen puntua lortu zuen Etxarrik.