Etxarri Aranazko Udalak ikastaro sorta antolatu du ikasturterako. Kirola, osasuna eta artea dira udalaren ikastaroen ardatza. Honakoak dira ikastaroak: soinketa lasaia (astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 17:25era), koreografiak (astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 18:25era), tonifikazioa (astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 19:25era), haurrendako zirku tailerra (astelehenetan, 17:00etan eta 18:00etan), pintura (asteartetan, 15:15etik 17:15era), kognizio estimulazioa zahartze aktiborako (astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:30era), berrerabiltzearen artea eta joskintza (asteazkenean hastapen maila eta ostegunetan hasi berriak), hiketan ikasteko ikastaroa (larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara), euskara ikastaroak (948 468 258 edo sakana@aek.eus) eta Mintzakide taldeak (euskara praktikatzeko). Horretaz aparte, Yoga ikastaroa aurreikusia dago, baina osasun neurriak aldatu arte ezin izanen da hasi.
Ikastaro guztiak lastailean 13an hasi eta apirilean despedituko dira. Haietan izena eman nahi dutenek udaletxetik pasa edo www.etxarriaranatz.eus webgunean sartu behar dute. Etxarri Aranazko Udalak gaztigatu duenez, ikastaroan onartutakoen izenak lastailaren 1ean publikatuko dira. Bestetik, jakinarazi du ikastaroetan COVID-9 gaitzari aurre egiteko babes neurriak hartu beharko dituztela parte hartzaileek. Hau da, eskuak hidrogelez garbitzea sartzean eta ateratzean eta hala eskatzen den ikastaroetan musukoa jantzita izatea.