Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du aurtengo lehen seihilabeteko uraren erreziboa kobratuko duela. Udalak gaztigatu duenez, ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 4an bukatuko da. Aipatu egun hori pasata, ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko (Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin).
Ordainketak kontu korronte bidez helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko egunean, kontu horietatik kobratuko die udalak. Ordainketa helbideratuta ez dutenek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute. Ordainketak egiteko kontu korrontea eman nahi dutenek, edo aldaketak eskatzeko, azkeneko eguna lastailaren 28a izanen da.