Lasterkaiak, azoka eta gehiago

Guaixe 2021ko urr. 1a, 14:33

Plazan salmenta postuak jarriko dira atzera ere. ARTXIBOA

Udalak eta gazte asanbladak egitarauak prestatu dituzte astebururako.

Pandemiagatik feriak bertan behera utzi ditu Etxarri Aranazko Udalak. Hala ere, astebururako egitaraua prestatu du. Hasteko, larunbatean, 17:00etan, Atzokoa gaurkora ekarriz erakusketa antolatu du udalak. Etxarriko etxeetatik jasotako garai bateko tresna zaharrak, argazki, margolanak eta beste, ikusgai izanen dira. Igande goizean Etxarri Aranazko plazak artisau eta ekoizle azoka hartuko du, 10:00etatik 14:00etara. Lehen sektoreko 13 ekoizle eta 11 artisauekin batera, Nafarroa Oinezeko salmahaia izanen da. Lasterkaiak 11:00etan abiatuko dira mendira, joan-etorria egiteko; Lasterketaren 46. edizioa jokatzen den bitartean, 17. Sakanako Artzainen Gazta Txapelketa jokatuko da plazan bertan. 

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak ere egitaraua prestatu du astebururako. Gaur, 19:00etan, saiheski jana eginen dute gaztetxean. Eta 22:00etatik 01:00etara gazte egoitzak jokoak hartuko ditu,  dadoak, erruleta eta beste. Larunbatean, 19:00etan, pintxada egonen da gaztetxean. Eta 22:00etatik 01:00etara txupitoak zerbitzatuko dituzte. Azkenik, igandean, 10:30ean, maiatza sarreran lasterkaiak animatzeko hitzordua jarri dute. 18:30ean, berriz, Pontx pailazoaren emanaldia izanen da gaztetxean. 

Ekoizleak
Ekoizleak Produktua Herria
Erlan Eztia Jaitz
Josu Ardi gazta Goldaraz
Joxan Ahuntz gazta Goldaraz
Karlos Marmeladak Artatza
Domiña Betizu txorizoak Goizueta
Balda Ardi gazta Unanu
Jeingenekoa Behi gazta Etxarri Aranatz
Albi Ardi gazta Arruazu
Lorentxo Txerrikiak Baztan
Sandra Ukenduak Aritzkuren
Mendiko Ardoa Oibar
Legarbe Barazkiak Etxarri Aranatz
Aleka Bertano aziak Beizama
Artisauak
Artisaua Zer
Artisai Eskuz egindakoak
Maria Esparza Zeramika
Zapatari Oinetakoak
Artilezko hodeiak Artilea
Larruzko Eskuak Larrua
Erabili Arropa
Azpeitiako Saskigileak Saskiak
Igor Unanue Zura
Otero Pilotagilea
Jule Arte serigrafia
Txus Gruzeta Zilarra