Andra Mari ikastolak 7 km-ko ibilbidea prestatu zuen, zazpi arearekin: Aritzalkon 2, Illarra, Errekaburu, Puttobioki, Utzubar txiki eta Baratzeta. 1.500 eta 2.000 pertsona artean aritu ziren egunean lanean. Berrikuntzen artean Internet delako bat zegoen. Eguraldia haizetsua eta hotza izan zen. Hurrengo egunean Andra Mari ikastolako komunitateak garbiketa lanak egin zituen. Hezkuntzaren erreformak eskatutako baldintzetara egokitzeko baliatu zen lortutako dirua.