Gaur egun Etxarri Aranazko kultur etxea dena, aurretik Aralar zinema zen. Eraldaketa lanak 1996ko udazkenean hasi behar ziren. Eta zinema zaharrak hartu zuen azken ikuskizuna Donostiako Txotxongilo taldeak Euskal Herriko azken lamiaz ondutako lana izan zen. Ziriketzen euskara taldeak antolatu zuen emanaldia, eta 250 pertsona baino gehiago elkartu ziren. Akaberan artistek Sagri Mauleonen koadro bat jaso zuten opari, Txotxongilok 25 urte bete baitzituen orduan.