Futbola

Etxarri Aranatzek ezin izan zuen Arrotxapeatik punturik ekarri

Guaixe 2021ko urr. 11a, 10:25

Preferente maila. Lehen multzoa. Bosgarren jardunaldia: Rotxapea 1 – Etxarri Aranatz 0

Etxarri Aranatz futbol taldeak ezin izan zuen bi garaipen jarraituen zerrenda handitu, Rotxapea taldearen kontrako partida lehiatuan ezin izan baitzuen garaipena lortu. 

Rotxapeak eta Etxarri Aranatzek partida oso lehiatua eskaini zuten El Irati futbol zelaian. Rotxapea hasi zen dominatzen, eta aurreratzeko makina bat aukera izan zuten iruindarrek, baina Etxarri Aranatzek ongi eutsi zuen. 73. minutuan Rotxapeak Etxarriren atea zulatu zuen, eta partida berdintzen saiatu zen Etxarri. Berdintzeko aukera ere izan zuten, baina Rotxapeako atezainak egindako geldialdiak garaipena eta hiru puntuak Iruñean utzi zituen. 

Injerto taldea da preferente mailako liderra (15 puntu). Etxarri Aranatz hamargarren postuan dago (7 puntu). Asteburuan Etxarri Aranatzek sailkapenean bigarren postuan dagoen San Miguel taldea hartuko du San Donato zelaian, interes  handia sortu duen partidan.