Umeak Kattuka haur eskolan eskolatzeko dirulaguntza deialdia egina

Guaixe 2021ko urr. 20a, 09:32
Etxarri Aranazko udaletxea. ARTXIBOA

Familiei sortzen dien gastuaren zati bat finantzatu nahi du udalak.

Arbizun dagoen Kattuka Haur Eskolara 0 eta 2 urte arteko haurrak eskolatzen dituzten familia etxarriarrak badaude. Horren jakitun, Etxarri Aranazko Udalak haiei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du. Helburua da herritik kanpoko erreferentziazko ikastetxe publiko batean familia kontziliazioa eta derrigorrezkoa ez den hezkuntza sustatzea eta laguntzea. Ikasturte honetako deialdia egin du udalak eta eskabideak aurkezteko epea azaroaren 8an despedituko da.