Futbola

Etxarri Aranatzek eta San Miguelek husna berdindu zuten

Guaixe 2021ko urr. 18a, 11:50

Etxarri Aranatz. ARTXIBOA

Preferente maila. Lehen multzoa. Seigarren jardunaldia: Etxarri Aranatz 0 – San  Miguel 0

Etxarri Aranatzek sailkapenean bigarrena den Larragako San Miguel taldea hartu zuen San Donato Zelaian eta partida oso lehiatua jokatu zuten biek. Hasieran bi taldeei gol aukerak sortzea kosta egin zitzaien, baina gutxika kontrako atera iristen hasi ziren, baina arrakasta gutxirekin. Bigarren zatian ere bi taldeak saiatu ziren, baina ez zuten kontrako atea zulatzea lortu. 

Injerto da preferente mailako liderra (16 puntu) eta Etxarri Aranatz hamaikagarren postuan dago, 8 punturekin. Asteburuan sailkapenean bosgarren den San Andres taldearen kontra ariko da Etxarri.