Jose Inazio Erdozia Larraza, Axio, omentzeko ekitaldia Duintasun militantea ez dago salgai! Borrokak darrai! lelopean egin zen plazan. Donostian Poliziarekin tiroketa bat izan ondoren, ETAko bere kideek eraman eta Erdozia Lizarrustiko portuan hilik agertu zen 1979ko lastailaren 10ean. Hura agertu zen tokitik gertu dagoen oroigarrian lore eskaintza egin zuten larunbatean.